Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zer da wiki bat? iliberalg — 2008-10-30 GTM 1 @ 14:16

  Wikia edonork aldaketak egin ditzakeen web gunea da. Aldaketa horiek web nabegatzailearen bitartez egiten dira. Erabiltzaileek gune hauetan agertzen den informazioa gehitu, kopiatu edo borratu dezakete.

   Informazioa momentu batean aldatu, gehitu edo borratu daiteke. Hori da wikiaren abantaila nagusia. Izan ere, wiki izena hartu zuten hawaieraz "wiki" azkar esan nahi duelako. Are gehiago, wiki gehienek informazioa bilatzeko erraztasun handiak ematen dizkigute. Zerbait bilatzeko orduan, nahi dugunaren izenburua jartzearekin aski da. Izenburu edo idatzitakoa bilatzerakoan, horrekin erlazionatutako informazioa ematen dizu.

    Bestalde, wikiek desabantailak ere dituzte. Web gune hauetan dagoen informazioa edonork aldatu dezakeenez, arazoak ere eduki ditzake. Hala nola, erabiltzaileren batek benetakoa ez den informazioa jar dezake edo dagoen informazioa borratu. Hala ere, akats hauek ekiditzen saiatzen den web orria dago.

    blog_wiki.png

    Bideo honetan argi ikusiko dugu zer den wiki bat:

(http://www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg)

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>